World Music Charts Europe zerrenda ezagunean dago daborduko Tadusak boskotea. Europako musika zerrenda esanguratsuenetakoa da, izan be 25 herrialdetako 47 irrati adituk osotzen dabe, eta urteko argitalpenen artean onenak aukeratzeaz arduratzen dira. Tadusak 19. taldea da, Bide luzea Ternuarat (Agorila) lehenengo diskoari esker.
XVI. mendeko euskal arrantzale eta marinelen istorioak dira Tadusak taldearen kanten ardatza. Izan be, orain hiru bat urte Ternua eta Quebecera egindako bidaia batean sortu zan proiektua egiteko idea. Hain zuzen be, Tadusak San Lorentzo errekearen ondoan dagoan herri baten izena da.
Tadusak osotzen dabe Miren Fernandezek (ahotsa eta tekladuak), Jose Martin Zarkok (gitarrak, mandolina eta bouzokia), Juan Ezeizak (biolina, biolin baritonoa, albokea, txirulea eta ttun ttuna), Xabi Lopezek (gitarrak) eta Andoni Ezeizak (zarrabetea, bajua).
World Music Charts Europe 1991an abiarazo zan. Aurten, Tadusak euskal taldea epaimahaiak aukeratutako 155 proiketuen artean 19.a da.