'La isla minima' izan da irabazle nagusia Goya sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 9a, 00:00

La isla mínima 80ko hamarkadako Andaluzian girotutako trillerra, ukitu politikoa dauen istorioa, izan da Goya sarien 29. edizinoko protagonista nagusia; izan be, 17 izentapen zituan lanak hamar sari bereganatu ditu azkenean. Besteak beste, film onenaren saria, zuzendari onenarena (Alberto Rodríguez) eta gizonezko aktore nagusiarena (Javier Gutíerrez) eroan ditu andaluziar lanak.

Horreez gan, jatorrizko gidoi onenaren, emakumezko aktore barri onenaren (Nerea Barros), jatorrizko musikearen, argazkilaritza onenaren, editatze onenaren, zuzendaritza onenaren eta jantzi onenen sariak be irabazi ditu.

Bestalde, Karra Elejalderentzat izan da Ocho apellidos vascos lanak irabazi dituan hiru sarietako bat. Gainera, hiru sariok atal artistikoei egokitu jakez, aktoreen lanari hain zuzen be: Carmen Machi antzeztaldeko emakumezko aktore onena izan da eta Dani Rovira, beharbada luzeegi -hiru ordu eta erdi, gitxi gorabehera- jo dauen galea aurkezteko ardurea izan dauen umoristea, gizonezko aktore barri onena.

Era berean, El niño filmak, 16 izentapen izan arren, lau Goya irabazi ditu: produkzino zuzendaritza onena, soinua, efektu bereziak eta kantua: Niño sin miedo. Azken atal horretan, Fernando Velazquez bizkaitarrak Ocho apellidos vascos filmarako eginiko kantua eban arerio, eta irabazi egin deutso.

Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cahondo filmak animazinozko film onenaren Goya saria irabazi dau, baita gidoi egokitu onenarena be. Boto-emoileen eretxiz, Magical Girl (Carlos Vermut) igazko Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi eban pelikulak sari bakarra merezidu izan dau: Barbara Lenniek jaso dau, urteko emakumezko aktore onenak.

Loreak filmak ez dau eskuratu saririk; film onenaren eta musikaren Goya sarietarako hautagaia zan.


 

Osorik irakurri