Ikasenpresa azokeak EAEko Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasle batuko ditu martitzen honetan Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 10a, 00:00

Ikasenpresa IV. azokeak ekintzailetzearen uriburu bihurtuko dau Eibar martitzen honetan, zezeilaren 10ean. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Lanbide Heziketako (LH) 46 ikastetxetako 700 ikasle bertan izango dira, eta 135 enpresa txikik bere produktu eta zerbitzuak erakutsi eta salduko ditue Untzaga enparantzan, goiz osoan zehar, 10:30etik 13:30era. Hasiera batean, azokea pasa dan eguenean egitekoa zan, baina atzeratu egin eben edur denporaleagaitik.

Azokearen antolaketea Tknika Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dagoan Lanbide Heziketarako Barrikuntza Zentroaren ardurea da, Eibarko Udalaren eta Eibarko PCPIko bi ikasenpresen laguntzinoagaz.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, birziklautako produktuak, informatika programen diseinurako zerbitzuak, elikadurea, egurrez eginiko produktuak, 3D inpresinoa, mekanizatukoak, ipuin kontaketak, menpekotasuna daben personen zaintzea, personal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, personal aholkularitzea, bitxitegiko eta abarretako produktu eta zerbitzuak izango dira ikusgai.

Programa honetan alkartasuna balore legez lantzen da eta enpresa eta proiektu horreen irabaziak GKE desbardinakaz kolaboretako erabilten dira; adibidez, minbizia daben umeen gurasoen alkarteakaz, Saharara eskola material eroatea helburu dauen 4L Tropic Rallyan eurek konpondutako 4L kotxeakaz parte hartuz eta abar.

Azokea goizeko 10:30ean hasiko da eta inaugurazino ofiziala 11:00etan izango da. Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, Ramón Martínez de Murguia Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendaria eta Iñaki Mujika Tknikako zuzendaria bertan izango dira. Azokea arratsaldeko 13:30ean amaituko da.

Osorik irakurri