Artedrama topaketak apirilaren 6tik 11ra bitartean egingo dira Aulestin

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 11a, 00:00

Arte eszenikoetan euskeraz behar egiten dabenentzako topagunea izango da aurten be Artedrama Euskal Laborategia (ADEL). Aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizale guztiei zuzenduta dago ikastaroa, bai profesionalei, bai ikasleei.

Euskal Herriko arte eszenikoetan gabilzanon arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoz, antolatzen dabe urtero topeketa Aulestin. Ander Lipus, Maite Arrese, Natxo Montero, Belen Cruz, Iosu Florentino eta Miren Alkala izango dira edizino honetako irakasleak. Zortzi eta hamabi ordu arteko ikastaroak izango dira.

Ander Lipusek arnasea, orekea, indarra, adierazpena eta espazioa landuko ditu. Maite Arresek yogea erabiliko dau tresna lez berak zuzendutako ikastaroan. Natxo Monterok gidatuko dau tailerrik luzeena, 12 ordukoa; jantza teknikak, bikote lanak eta koreografia ariketak landuko ditue.

Belen Cruzek aktoreek daukiezan behar egiteko sistemen ganean jardungo dau eta Iosu Florentinok inprobisazinoa izango dau langai. Amaitzeko, Miren Alkalak, objektuak tresnatzat hartuta, sormenearen munduan dagozan aukerak aztertuko ditu ikasleekaz.

Ikastaro trinkoak 400 euro balio ditu, eta prezio horretan sartzen dira ikastaroa bera, eguneko jatorduak eta lo egiteko lekua. Argibide gehiago behar izan ezkero: info@artedrama.com eta 633 567 646
 

Osorik irakurri