Bilbo uriari buruzko liburua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 12a, 00:00

Bizkaiko uriburuko historiaren ganeko monografia da 1992an abiatutako bildumako azkenengoa. Roberto Palacios eta Ana Isabel Prado historialariek idatzi dabe Bilbori buruzko lana, liburuki bitan. Honegaz batera, 77 monografia kaleratu ditu Bizkaiko Diputazinoak.

Bilbon bertan egin zan aurkezpena atzo, Foru Liburutegian, eta bertan izan ziran egileak eurak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua.

Atal nagusi bi ditu beharrak. Lehenengo zatiak uribildua eta hurrean eukan landa-inguruan eragina izan eben aldaketa ekonomiko, sozial, politiko-administratibo eta kulturalak azaltzen ditu. Lehenengo eta behin, uribildu titulua lortu orduko sasoia jorratu dabe historialariek, eta ostean 1300 urtetik aurrerakoa. 1372. urtean jazotako foru gutunaren zabalkuntzea be aztertu dabe.

Bigarren atalean, XV. mendearen amaierara arte luzatu ziran gizarte gatazkak daukaz aztergai. Ostean uribilduak modernidadera  igaro arteko trantsizimo luzea ezagutu eban, harik eta  1549. urteko hauteskunde-ordenantzak onartu arte. Sasoi horreta  XVI.  mendearen amaierara arte iraun eban eten bako hazkuntza etorri zan. Ondare historiko-artistikoa be berrikusi dabe egileek.

Amaieran, azkenengo hamarkadeta jazotakoak batu ditue, behin eta barriz bere burua  berregiteko gauza izan dan, eta gaur egun urien birsorkuntzaren erreferentziako izena bihurtu dan uria dabe berbagai.

Osorik irakurri