Xan Airek, Euskal Herriko Ikastolen izenean, eta Asier Amondok, AEK-Korrikarenean, alkarlanean sortutako unidade didaktikoa aurkeztu dabe, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.
Unidade didaktikoa edade tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta 10 egunerako prestautako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio dauen tresnea.
Helburua euskerearen erabilerea sustatzea eta indartzea da, AEK-k antolatutako Korrika ekimenaren zergaitiaz eta beharraz ohartarazotea. Horretarako, Korrika 19ren mezua, kantua eta bideoklipa ditu eta Korrika Txikirako prestaketea egitera konbidatzen ditue edade-talde guztiak. Horrezaz gan, jarduera desbardinak ditue unidade didaktikoan, edade tarteen araberakoak.
Irakasleei Korrika txikiak antolatzen eta prestatzen laguntzeko baliogarria izateaz gan, Korrikaren alde egiten daben lan handia eskertzeko modu bat da. Korrikak beti jaso izan dau asko euskal gizartetik, eta Korrikaren nahia, espiritua eta filosofia da ordainetan zeozer emotea.