Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau. Lehiaketea urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan (gaztelaniaz eta euskeraz).
Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez.
Jatorrizko lanak jasoteko epea apirilaren 30ean, eguenean, amaituko da. Lanak papelezko euskarrian Udalera bialdu daitekez edo baita aurten nobedade legez, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara be.
La shoah en Lévinas: Un eco inaudible, Alberto Sucasas idazle galiziarraren kalidade literario eta akademiko handiko testua, eta Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna izan ziran XV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen irabazleak. Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziran, gaztelaniaz idatzitako 93 eta euskeraz idatzitako 7.