Sarean dago 'Euskal Herriko Mapa Digitala'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 13a, 00:00

Euskaltzaindiak araututako Euskal Herriko herrien izendapenak batze ditu UZEIk atondutako mapeak. Google Maps zerbitzua erabiliz konsultau daiteke. Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzinoagaz osotu dabe mapea.

Akademiak 1998. eta 2009. urte artean plazaratu zituan hamar arauren informazinoa bateratuz prestau dau UZEIk Euskal Herriko Mapa Digitala. Halanda ze, herri bakotxaren izen ofizialagaz batera, euskal izena eta herritarraren izendapena be ipini ditue. UZEIk bere webgunean bertan ipini dau linka, Google Maps zerbitzuko helbidera bideratzen dauena.

Igaz, Mundu Mapa Digitala ipini eban sarean UZEIk. Mapa ha egiteko be Euskaltzaindiak bere arauetan jasotako informazinoa batu eben, erabiltzaileei konsulta modu interaktibo eta erraza eskaintzeko. 

Danatara, oraingoan Euskaltzaindiaren hamar arau bateratu dira: 92. eta 99. arauak (Zuberoako herri izendegia), 108. araua (Lapurdiko herri izendegia), 122, 128 eta 133. arauak (Nafarroa Behereko herri izendegia), 140. araua (Gipuzkoako herri izendegia), 145. araua (Bizkaiko herri izendegia), 150. araua (Arabako herri izendegia) eta 155. araua (Nafarroako herri izendegia).

Herrien eta herritarren izendapenak erraz topetako, koloreka ipini ditue zazpi herrialdeak. Mapan, ikurren ganean klik eginda, informazino guztia ikusten da.  Bilaketa leihoan edota goitibeherako zerrendan be egin daitekez bilaketak. Google Mapsegaz, ganera, mapea ikuspegi mueta batean baino gehiagotan ikusi daiteke.
 

Osorik irakurri