Aimar Karrika izan da nagusi Zubiriko final-laurenean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 16a, 00:00

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien,  246,5 puntu, hain zuzen be. Txapelketea aurrera doa; hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, Lizarran.

Zubiriko saioko puntuazinoa ondokoa izan da: Aimar Karrikak 246,5 puntu lortu ditu; Oskar Estangak, 244 puntu; Amaia Elizagoienek, 238 puntu; Saioa Alkaizak, 238; Sarai Roblesek, 235,50; eta, Joseba Beltzak, 223,50.

Sarai Robles barañaindarrak lehenengoz hartu dau parte txapelketan. Joseba Beltza etxarriarra, ostera, urte luzez lehiatik kanpo egon ostean atzera be Txapelketan dago.  Aurreko edizinoko finalista bi igon ziran Zubiririko oholtzara, Oskar Estanga eta Aimar Karrika.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa zezeilaren 21ean izango da, Lizarrako Gazteriaren Etxean, 17:30ean. Ander Fuentes Itturri, Egoitz Gorosterrazu, Eneko Fernandez, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte bertsolariak ibiliko dira kantuan.

Osorik irakurri