Ikuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa atzo amaitu zan. Guillermo Moncayo zuzendariaren Echo Chamber lanak jaso eban sari nagusia, eta Jessica Bardsleyren The Blazing World izan zan film labur onena.
Chris Fujiwara, Viva Paci, Eric Pauwels, Mads Mikkelsen eta Carlos Reviriego epaimahaiko kideen arabera, Echo Chamber beharrak dimensino poetiko eta metaforiko itzela dau; eta ganera, etenbako mobimentuan dagoan bidaian, ikusleak dauka azkenengo berbea. 10.000 euro jasoko ditu Moncayok.
The Blazing World film laburrak kleptomania eta beheraldi edo depresinoa ditu gogoetagai. Epamahaiaren esanetan, zintzotasun handiz kontau dau istorioa Jessica Bardsley egileak.
Zuzendaritza onenari saria Diego Gutierrezek eta Danniel Dannielek hartu dabe, Huellas lanagaitik. Ikusleen saria eta gazteen sari berezia Ziad Homsiren Our terrible country filmarentzat izan dira.