Abangoardia eta etorkizuna aztergai, Basque Culinary Centerren

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 17a, 00:00

Martiaren 9an eta 10ean, Sukaldeko alkarrizketak izeneko zikloa abiatuko dabe Basque Culinary Centerren, Abangoardia, etorkizunari aurrea hartuz izenburupean. Topaketan parte hartuko dabe, besteak beste, Vicente Todolik, El Comidista blogeko arduradun Mikel Iurriagak, Genís Rocak, Charles Spencek (Oxfordeko Unibersidadeko katedraduna) eta Macarena Reyk (Master Chef programako produktorea).

Atzo aurkeztu eben Sukaldeko elkarrizketak zikloa Andoni Luis Adurizek, Juan Mari Arzakek, Joxe Mari Aizega BCCko zuzendariak eta Iñaki Martínez de Albeniz ekimenaren edukien arduradunak. Urte askotako jarduera biziaren ostean, gastronomiaren eta sukaldaritzearen etorkizunari buruzko eztabaidea daukagu egiteko adierazo eban Martínez de Albenizek.

Basque Culinary Centerren bertan egingo ditue saioal. Hainbat ikuspegitatik jorratuko dabe sukaldaritzearen abangoardia eta etorkizunaren gaiari, esaterako, diseinuaren, teknologiaren eta komunikazinoaren arlotik.Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak hizlarien mailea nabarmendu eban. Luju bat da artearen, teknologiaren, ikerkuntzearen eta modearen munduetako personaiek gastronomiari buruzko eztabaida honetan parte hartu nahi izatea. Berbaldiak alkarri lotuta egongo dira, eta interaktiboak izango dira.

Sukaldeko alkarrizketak ekimena 2007an sortu zan, diziplina askotako ezagutzen arteko zubiak eregiteko asmoz.  Euro Toques kozineruen nazinoarteko alkarteak -18 lurraldetako 3.500 sukaldari baino gehiago hartzen ditu barruan- eta Basque Culinary Centerrek bultzatutako behatokia da. Munduko aditurik ospetsuenek hartzen dabe parte.

 

Osorik irakurri