Joseba Tapiak eta Xabier Berasaluze Leturiak osotzen daben trikitilari bikotea talde formatuan barriro ikusteko aukerea egongo da zezeilaren 28an, Usurbilen, Kilometroak jaiaren aldeko kontzertuan. Emonaldia Sutegiko auditoriumean izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Aurtengo Kilometroak, Gipuazkoako ikastolen aldeko jaia antolatzen dauen Usurbilgo Udarregi ikastolako arduradunek jakinarazo dabenez, Mikel Artieda baxu jotzaileak eta Txus Aranburu teklatu jotzaileak lagunduko deutsee Tapia eta Leturiari datorren zapatuko emonaldian.
Halan da be, laukoteak ez dau beste kontzerturik eskainiko Usurbilgoaz aparte, berenberegi alkartuko baita Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiari laguntzeko. Sarrerak 15 euroan dagoz salgai Usurbilgo Udarregi ikastolako idazkaritzan, Gattunk dendan eta Txirrista tabernan.