Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza' lana aurkeztu dabe Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 18a, 00:00

Jose Maria Jimeno Jurio zanaren lan guztiak batuko dituan bildumearen 45. zenbakia da atzo aurkeztutako Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza liburua. Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzean izan zan ekitaldia, eta bertan izan ziran Roldan Jimeno egilearen seme eta bildumako koordinatzailea, Patxi Salaberri Zaratiegi liburuaren editorea, Iñaki Camino berbaurregilea eta Bixente Arozena Udalbideko kidea. Elena Aranguren alarguna be han izan zan.

Pamiela argitaletxeak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratu dabe Jurioren lana. Aurkezpenean nabarmendu ebenez, Jose Maria Jimeno Jurioren ikerketearen emoitzak argi erakusten dau Itza zendeko euskal toponimia bizirik egoala XIX. mendearen erdialdera arte. Artaxoako ikertzaile eta ohorezko euskaltzainak toponimia, euskerearen historia eta soziolinguistikea etnografia jorratu zituan  batez be.

Atzo aurkeztutakoa Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza lanaren bigarren edizinoa da. Lehenengo edizinoa Onomasticon Vasconiae bilduma barruan argitaratu eban Euskaltzaindiak, 1990. urtean.

Osorik irakurri