Ttarttalo argitaletxeak igaz euskaratu eta kaleratu eban Anne-Margot Ramsteinen eta Matthias Areguiren Aurretik, ondoren album ilustratua saritua izan da Bolognako Liburu Azokan.
Epaimahaiaren berbetan, hamaika marrazki liluragarriren bidez, Aurretik, ondoren liburuak bikain irudikatzen dau denporearen joana. Berbarik erabili barik, aurretik/ondoren moduko egoera ugari eta sano harrigarriak iradokitzen ditu hainbat irudi-pareren bitartez.
Ilustrazinoak grafikoak dira, argiak, garbiak, paleta aberats batez margotuak. Istorioaren linealtasun ezak liburuan sartzeko konbita egiten deutso irakurleari, ordena jakinik barik orri-pasa ibilteko konbita, baina liburuaren amaiereak hasieratik berrirakurteko gogoa pizten dau, denporeari pasetan itxita.