Beste egun bat edur artean. Gaur goizean, gauean pilatutako ia 70 zm. edur garbitu behar izan dabe dendatik urten ahal izateko. Bien bitartean, meteoa momentuz aldakorregia da tontor eguna finkatzeko baina espero dogu laster gorantz atera ahal izatea.
Eguraldi txarrak eta edurrak behe kanpaleku honetatik mobiduten ixten ez deuskuen honetan talde osoari bizitza atseginagoa egiten deuskun bikotea aurkeztu nahi deutsuet: Muhzil sukaldaria eta Hassan laguntzailea, etxetik 12.000 kilometrora eta tartean bederatzi hegaldi behar izan arren, familia baten beroa sentiarazoten deuskuna: Hassan sukalde laguntzaile eta gidaria, eta Muhzin sukaldaria. Edozein momentu eta ordutan laguntzeko prest, gure erosotasuna da euren egiteko nagusia eta, zinez, hozkailu honetan gatxa bada be, lortzen dagoz. Txapela kentzeko moduko lana eurena, sarri pentsetan dogu III. kanpalekura heltzea baino gogorragoa dala hemen egunak emotea. Pozik dagoz gugaz –nekez esango dabe kontrakoa gure aurrean–, korearrak eta txinatarrak baino eroangarriagoak garela dinoe!
Kontuak kontu, eguraldi aldaketen menpe jokatuta, bi rotazino egin ditue orain arte Nanga Parbat mendian, eta 6.700 metrora arte (III. kanpalekua) bidea ekipauta ixteaz aparte, hurrengo rotazinoetarako materiala eta janaria be itxi dabe ezarritako kanpaleku desbardinetan zehar.
Esan leiteke lanaren zati handi bat eta teknikoena egin dogula; mendi honetan, neguan eta guk aukeratutako Kinshofer bidean inoiz lortu dan altuerarik garaiena da, eta horrek erabat asebeteten gaitu.