Mundu osoko 32 herrialdetako berrehun bat galeriek bat egingo dabe egunotan, gaur hasi eta martiaren 1era arte, Madrileko Arco Arte Garaikidearen Nazinoarteko Azokan. Aurte be euskal ordezkari bi besterik ez dira izango bertan, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.
Altxerri galeriak Esther Ferrer artista donostiarraren lanen monografikoa eroan dau Madrilera, danetara 52 pieza. Carreras Mugicakoek, ostera, euren aretoan ikusgai egoten diran hainbat artistaren lanak ditue ikusgau standean, besteak beste, Richard Serra, Eduardo Txillida, Txomin Badiola, Erlea Maneros eta Asier Mendizabalenak.
Aurtengo herrialde konbidaua Kolonbia da. Handik etorritako hamar galeriak izango dira azokan.