‘Chez les basques’ zinema zikloa Bilbora etorriko da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 27a, 00:00

Zinemagile atzerritarrak Ipar Euskal Herrian jardunaldiak Bilbon izango doguz martiaren hasieran. Martiaren 2, 3 eta 4an, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Punto de Vista Nazinoarteko Zinema Festibalean garaturiko Chez les basques zikloaren zati bat izango dogu Kulturbasque UPV/EHUren kultur-programazinoaren barruan. Chez les Basques zikloa (euskaldunen etxean, frantsesez) proiektau zan Iruñean zezeilaren erdialdean, Punto de Vista jaialdiaren barruan eta Iparraldeko bizitzeari buruzko ondare dokumental inportantea batu dau lehenengoz.

Euskal Herriko Unibersidadearen eta  Punto de Vista Nazinoarteko Zinema Festibalaren arteko kolaborazinoari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskerazko jardunaldiak izango dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus  eta Oskar Alegria hizlariakaz. Josu Martínezek, UPV/EHUko Ikusentzunezko eta Publizidadeko Saileko ikerlariak, hiru egunotan gidatuko ditu berbaldiak.

Filmak jatorrizko bersinoan eta gaztelerazko azpitituluakaz pantailaratuko dira eta berbaldiak euskaraz izango dira. Bai filmak ikusteko eta bai jardunaldiak jarraitzeko, sarrerea librea da jesarleku guztiak bete arte.


Egitaraua

Martiak 2


- Im Lande der Basken, Herbert Briegerena (1944, 12 min.).
- Around the world with Orson Welles, Pays Basque  (The Basque Countries) 26 min.

Ondoren, Bernardo Atxagaren berbaldia eta barriketaldia.

Martiak 3

Huber Knappen bi filmak:

- Le Curé basque de Greciette (26 minutu).
- Croquis en Soule (26 minutu).

Ondoren Amets Arzallusen berbaldia eta barriketaldia.

Martiak 4

Otar Iosellianiren Euskadi été 1982  (55 min.).

Ondoren, Oskar Alegriaren berbaldia eta barriketaldia.

Osorik irakurri