Eusko Jaurlaritzea demandatu lez aurkeztuko da euskerazko akten auzian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 3a, 00:00

Agiriak euskeraz bialdu eutsiezan udalak salatu ditu Carlos Urquijok, Madrilgo gobernuak EAEn daukan ordezkariak. Udaletako bat Beizama da, eta honek Jaurlaritzeari parte hartzeko eskari ofiziala egin deutso. Orain, Jaurlaritzeak demandatu moduan personetako ebatzia adierazo dau. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako salburuordeak esan dauenez, agiriak euskeraz egitea legezkoa da.

Carlos Uquijoren arabera, udalek agiriak gaztelaniaz be bialdu behar deutsiez, euskeraz bakarrik ez ei daukie-eta  balorerik. Udalek administrazinoei aktak bialduteko betebeharra daukie, baina Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzeak ez ditu euskeraz bakarrik idatzitako aktak onartu, eta gaztelaniazko bersinorik ezean, ez dituala jaso dino.

Bai euskerea, bai gaztelania hizkuntza ofizialak dira, edozein erabili daiteke admnistrazinoen arteko hartu-emonetan, Jaurlaritzearen ustez. Euskerearen ofizialtasuna ez da menpeko ofizialtasuna, Baztarrikak nabarmendu dauenez. Urquijo euskerearen ofiziltasuna zalantzan ipinten dabil, sailburuordearen esanetan. Orain arte, 22 udalen kontrako salaketea ipini dau Espainiako Gobernuko ordezkariak.

Baztarrikaren arabera, euskeraz bakarrik idatzitako aktak legezkoak dira, izan be Auzitegi Konstituzionalak 1986an euskereari komunikazinorako gaitasun juridikoa autortu eutson eta.

Osorik irakurri