Ameriketako Estadu Batuetan dagoan Boise State Universityk (BSU) ikasle euskal herritarrei zuzendutako master eta doktoretza bekak sortu ditu. Urtebeteko bekak dira, eta matrikula gastuak ordaintzeaz aparte, 18.000 eta 25.000 dolar arteko laguntzinoa be jasoko dabe ikasleek. Eskaerak martiaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.
Boiseko Unibersidadeak ez dau beka kopuru jakinik eskaini, hain zuzen be, lizentziaturea edo masterra aparteko notakaz amaitu barri edo 205eko abuztuan amaituko daben ikasle guztiak aurkeztu daitekez.
Injinerutza Elektrikoa, Injinerutza Informatikoa, Injinerutza Mekanikoa, Fisikea, Kimikea, Biologia, Geologia edo Matematikak gaiak landuko ditue bekek, besteak beste. Eskaera guztiak jaso ostean, unibersidadeak berak ikasle onenak aukeratuko ditu.
Martiaren 15ean zarratuko da beketara aurkezteko epea. Eskaerak posta elektroniko honetara bialdu behar dira: PeterMullner@boisestate.edu
Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.