EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak salgai ipini barri dauen 20 euroko Zinema Txartelak Euskal Herrian edo Europan produzidutako, edo euskerara ekarritako, bost film ikusteko aukerea eskaintzen dau. Alkarteko kide diran aretoetan erabili daite bonua, apirilaren 30 baino lehen.
Joan dan astean, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Cristina Uriartek Euskal Herrian sortzen dan kulturearen agirikotasuna, erakargarritasuna eta konsumoa sustatzeko helburua dauen plana aurkeztu dau. EiTB eta kulturako profesionalek bat egin eben hemen produzidutako literatura, antzerkia, musikea eta zinemea zabaltzeko asmoz. Kultura profesionalen artean dago EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkartea.
Zinemearen arloan, Zinema Txartela izeneko bonua sortu dabe. Bonua 20 euro balio ditu, eta Euskal Herrian eta Europan produzidutako, edo euskerara itzulitako bost film ikusteko aukerea eskaintzen dau. Apirilaren 30a baino lehen erabili daiteke bonua.
Ondoko zinema-aretoak dagoz EZAE alkartearen barruan: Bizkaian, Golem Alhóndiga (Bilbao), Circuito Coliseo (Bilbao), Zornotza Aretoa (Zornotza), Getxo Zinemak (Getxo), Cinema Zugaza (Durango); Gipuzkoan, Príncipe (Donostia), Antiguo Berri (Donostia), Trueba (Donostia), Coliseo (Eibar) eta Cine Usurbe (Beasain); eta, Araban, Florida (Gasteiz).