Astelehenean zabalduko dabe bertso-udalekuetan izena emoteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 6a, 00:00

Garagarrilean eta abuztuan izango dira aurtengo bertso-udalekuak, Muxika, Maule, Orio, Irañeta eta Zuhatzan. Bertsozale Elkarteko bazkide diran gurasoen seme-alabentzat izena emoteko epea martiaren 9an hasiko da, eta ganerakoentzat, 27an. Izen-emotea Bertsozaleren webgunean bertan edo 943 69 41 29 telefono zenbakira deituz egin daiteke.

Hamazazpigarren urtea dabe aurten bertso-udalekuek. Ibilbide luze eta oparoa da urte honeetan guztietan egin dana. Urtero eskariak gora egin dau eta ganera transmisinoa bermatzea be lortu da, dinoe Bertsozaleko arduradunek. Sasoi batean udalekuetan egondako umeak gaur egun bertan dagoz begirale. Transmisino lan horrek berezko nortasuna emon deutsie bertso-udalekuei, ganeratu dabe.

Bertso-udalekuetan bertso-eskoletako kideek edota bertsozaleak diran umeek hartu ahal dabe parte, bertso mundura lehenengoz hurreratu gura dabenek bere bai. Adin mugea dago; 9 eta 18 urte bitarteko ume eta gaztetxuei bideratuta dago ekimena.

Hainbat helburu beteteko asmoa daukie bertso-udalekuetako arduradunek. Euskal Herri osoko ume eta gaztetxuak alkartzeko gunea da, euskalkiak ezagutzeko aukera ederra.  Bertso mundu txiki bat sortzen da txanda bakotxean, dinoe. Bertsolariekaz harreman zuzena izaten dabe, eta eurekaz bertso saioak eta bestelako ekintzak egiten ditue. Udalekuek lekuan lekuko herria eta herrialdea ezagutzeko balio dabe, ganera.

Aurtengo txandei buruzko informazino osotua, hemen.

Osorik irakurri