Babaroek barriro be Korrikan hartuko dabe parte

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 10a, 00:00

Municheko Euskal Alkarteak euskerearen aldeko lagunak batzen dituan lasterketea antolatuta dauka dagoeneko. Euskal diasporea eta babariarako euskahaldunek Municheko kaleak zeharkatuko ditue hizkuntzearen erabilerearen garrantzia gogorarazoteko. Uriko bi plaza ezagunenak, MaxJosephPlatz eta GeschwisterSchollPlatz, lotuko ditue Korrika19ren martxeagaz.

Kontuak kontu, martiaren 22an, arratsaldeko 15:30ean emongo jako hasierea Municheko urigunetik, kilometro eta erdi bateko ibilbidean barrena. Korrika19ko pankartea, AEKko petoak eta aurtengo doinua abestuz euskerearen presentzia nabarmenduko dabe, bidean topauko dituen ikusleei be konbita eginez jaiaz gozau deien.

Korrika egin eta gero, Alkarteak euskal produktu eta errezetak prest izango ditu. Euskal kulturea eta herriak dauen eskaintza zabala sakon ezagutu nahi dabenentzako aukera aparta egongo da aurtengo edizinoari amaiera borobila emoteko asmoz.

Babaroen artean, Municheko Euskal Alkarteak bigarren aldiz antolatutako Korrika izango da. Aurtengo egitarauko bigarren ikuskizuna izango da, Amets Arzallusen eskutik egindako bertso ekitaldiaren ondoren. Bertan, bertsoak zuzenean itzuli zituen ikusle alemandarrentzat. Bai bertso ekitaldia eta bai 2013ko Korrika, oso ekitaldi arrakastatsuak izan ziran, eta Korrika 19 honetaz ez da gitxiago espero.

Osorik irakurri