Gaua II. kanpalekuan pasau ostean, gaur goizean ekin deutsie III. kanpalekurako bideari.
Hamar orduko saio luze eta gogorraren ostean, Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’, Muhammad Kan eta Daniele Nardi bart arratsaldeko 16:00ak inguruan heldu ziran 6.100 metrora, II. kanpalekura. Hasieran nahiko mantso egin eben aurrera. Mendebalderantz lehenengo kornerrera arte (5.150m) doan zeharkaldian eta baita Kinshoffer Hormarantz gora doan korridorearen lehenengo luzeetan be edurra oso sakona baita oraindino, belaunetaraino, zehaztu dau Alex Txikonek; ez eben topau edur azpian dagoan soka finkoa eta 5.600 metroko bilerara arte soka finko barik eskalau behar izan eben, jatorrizko lerroaren ezkerretara beste lerro bat marraztuz.
Korridorean gora egin ahala edurarren kalidadea eta kantidadea hobetu egin da baina haize zakarra sartu da orduan. Ufada indartsuek edurra botaten izan deuskue Kinshoffer Hormearen goialdetik, mendebaldeko muturretik eta hotza sekulakoa zan.
Azkenik, mendebalderantz trabeska beste zenbait metro igon ondoren, oraingoan eguzkitan eta barriro be edur sakonagotan, arratsaldeko 14:30ak inguruan heldu ziran Kinshoffer Hormearen oinarrira, 5.900 metroko altueran. Hemendik aurrera, beste 250 metroko desnibela etorri da terreno mixtoan zehar. Arratsaldeko 16:00etarak lau mendizaleak dagoeneko II. kanpalekua atontzen ebilzan. Bertan pasau dabe gaua eta dinogun lez, III. kanpalekura bidean (6.700 m.) dagoz momentu honetan.
Ezustekorik ezean, bihar, eguena edo izan daiteke Nanga Parbateko (8.126 m.) tontorrerako ahalegina. Tartean IV. kanpalekua be geratuko jake (7.200 m.)