'Refugiado'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 12a, 00:00

Zuzendaria: Diego Lerman
Gidoilariak: Diego Lerman eta María Meira
Interpreteak: Julieta Díaz, Sebastián Molinaro, Marta Lubos, Silvia Baylé, Sofía Palomino, Sandra Villani,  Paula Ituriza
Iraupena: 95 minutu
Herrialdeak: Argentina, Frantzia, Polonia, Kolonbia, Alemania
Generoa: dramea


Emakumearen kontrako indarkeria dau gai nagusi film honek. Zazpi urteko ume baten ikuspegitik begiratzen deutso ikusleak drameari, eta hori dau berezi, hain zuzen be, pelikula honek.

Azkenengo astinaldiaren ostean, emakumeak etxetik ospa egiten dau, Martias semeagaz. Emakumea umedun dago. Umeak ez dau ezelan be ulertzen zergaitik doazen etxetik, zergaitik itxi behar dituan jostailuak eta lagunak. Egoerea ulertu arteko prozesua bidai baten antzekoa izango da berarentzat.

Andreak sentiduten dauen bildurra oso ondo transmitiduten dau pelikuleak eta, zentzu horretan, tensinoz betetako thriller baten itxurea hartzen dau momentuan. Ez da sekula erasotzailearen arpegia ikusten, eta bere ahotsa entzuten dogunean. Arriskua sentiduten dogu emakumearen aurpegiari begiratzen dogunean, eskuko telefonora deitzen deutsien bakotxean bere bai.

Apaindura barik, eta personaia gitxi batzuk erabiliz, zuzendariak bildurrari buruzko lan miresgarria egin dau.

Osorik irakurri