Orientazino akats batek eraginda, 8.000 metrotik 4. kanpalekura bueltan joan dira Alex Txikon eta sokakideak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 13a, 00:00

Momentu honetan 4. kanpalekuan (7.200 m.), denda barruan deskantsetan dagoz eta bihar beste saiakera bat egin nahi dabe. Aurreikuspen meteorologikoa ona izango ei da bihar be: eguzkitsua eta haizerik bakoa.

Egunsentia zoragarria izan ei da. Nork bere gogoan betirako gordeten dituan paisaje eta irudi horreetakoak erregalau deutsiez ilargiak mendizaleei, eta, batez be, Alex Txikonen 07:30etako deiak (03:30 etxean), momentu batez bada be. Amesa betetzear zala pentsau arren, gauzak aldrebestu egin dira.

8.000 metro ingurura oso arin heldu dira baina orientazino akats baten ondorioz, gauaren ilunpetan, okerreko bidea hartu eta azkenean 4. kanpalekurako bidea hartzea erabagi dabe. Gora egin ordez, trabeska jarraitu dogu, gehiegi. 8.000 metrotan gagoz, baina oso leku harritsuan eta hemendik ezinezkoa da goruntz segidutea; atzera egin eta bide zuzena hartzeko denpora tarterik eta indarrik be ez dogu, dinoe mendizaleek. Beraz, 02:00ak inguruan (22:00 etxean) abiatuko dira goruntz.

Hiru mendizaleek ez dabe itxaropena galdu eta bihar, gitxienez, ganorazko esfortzua egin ahal izatea espero dabe. Badirudi eguraldia behintzat ez dala horretarako traba izango.

Bestalde, gaua 1. kanpalekuan (5.050m) pasau ostean, Muhammad Kani gaur heldu da Behe Kanpalekura 12:30 aldera (08:30 etxean). Atzo honaino kolpean jaistea gehiegi zan, inoan. Neguko lehenengo espedizinoa izan da niretzat, 45 urte ditut eta gogorregia egin jat, izotz bizia dago danean, ez dot nire burua aurrera segiduteko kapaz ikusi, azaldu dau.

Osorik irakurri