EHUko irakasle eta euskaltzain oso Ibon Sarasolari omenaldia egin deutsie gaur lagunek eta irakaskideek, EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan. Ekitaldia 11:00etan hasi da, eta han izan ditu alboan, besteak beste, Pello Salaburu, Miren Azkarate, Blanca Urgell eta Josu Landa.
EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu barri dauen "Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje" liburua emon deutsie lagunek ekitaldian. Lan honetan, 71 egilek eta estadu espainiarreko zein nazinoarteko 14 erakundek parte hartu dabe. Beatriz Fernandez eta Pello Salaburu EHUko ikertzaileak dira argitaratzaileak. Hain zuzen be eurek abiatu dabe ekitaldia.
Ostean, Ibon sarasola eta haren lanaren ganeko hainbat berbaldi izan dira. Patxi Goenagak Altxorraren giltzak berbaldia emon dau; haren ondoren, Miren Azkaratek "OEHtik EEHra edo XV. mendetik XXI. mendera" izan dau berbagai; Blanca Urgellek " Ibon Sarasola: filologia zertarako eta nola?"-ren ganean berba egin dau; Beñat Oihartzabalek, "Iparraldeko ondarea Ibon Sarasolaren lanetan"-ri buruz; Itziar Lakak, "Ibon Sarasola eta hizkuntzalaritza"-ren ganean; eta, Josu Landak " Ibon Sarasola: euskal kronopiorik existituko balitz" berbaldia egin dau. Azkenengo berbak Ibon Sarasola berarenak izan dira.