Aguxtin Alkhatek 'Haizeen meneko' diskoa kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 13a, 00:00

Bigarren diskoa dau Haizeen meneko (Elkar) Aguxtin Alkhatek, eta Elkar estudioko Sesioetan parte hartu ostean atera dau. Hamar kanta sortu ditu Heletako musikariak, folka eta rocka nahastauz. Martiaren 14an aurkeztuko dau zuzenean, Aiziritzeko plazan, 21:00etan; eta, 19an, Baigorrin.

Julien Labat (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Xan Bidegain (bajua) eta Felix Buff (bateria eta perkusino) taldekideak ditu lagun Alkhatek proiektu honetan. Berak konposau eta idatzi ditu kantak. Hasieran, abesti nahiko tradizioanalak egin zituan, gitarra akustikoagaz; baina taldeagaz batzean, musika rockeroagoa sortu eben.

Gai ugari darabilz Alkhatek diskoan, berak hurreko dituanak: gai sozialak, transmisinoa, Nafarroa... Alaitasun gitxiko kantak dirala autortu eban aurkezpenean.

Osorik irakurri