Burlatako Kultur Etxean bart jokatutako azken finalaurrekoan sakandarrak eskuratu ditu puntu gehien (338,5) eta haren atzetik izan dira Oskar Estanga (321,5), Saioa Alkaiza (316,5), Aritz Saragueta (305,5), Migel Mari Elosegi Luze (302,5 ) eta Oier Lakuntza (294), hurranez hurran.
270 bertsozalek gogotik jarraitu dabe hirugarren eta azken finalaurrekoa. Gorabeherak salbu, sei bertsolariek bertsoaldi ederrak egin ditue, publikoaren txalo eta barreek erakutsi daben lez. Azkenean, Eneko Lazkozek saioa irabazita finalerako txartela eskuratu dau eta Oskar Estanga be bigarren izanik, jarraian ezagutu ahal izan dan sailkapen orokorraren arabera, finalean egongo da.
Finaleko zortzikotea
Burlatako saioaren ostean, erabagita gelditu da martiaren 28an Elizondon jokatuko dan finaleko zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.
Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez edo ondorengo salmenta puntuetan: Iruñean Karrikiri dendan, Leitzan Maimur liburudendan, Lesakan Okindegian, Lekunberrin Lanbroa liburudendan, Etxarri-Aranatzen Xapatero tabernan eta Elizondon Fantxike dendan zein Intza ostatuan.