Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketea jokatu dabe gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea.
Gaztetxuen mailan (18 urtera arte) ondorengo bertsolariek kantau dabe:
Durangaldea:
Iruri Altzerreka Martinez
Bittor Altube Sarrionandia
Txaber Altube Sarrionandia
Busturialdea:
Beñat Bilbao Landa
Julen Karrion Lamikiz
Lurdes Ondaro Maiea
Gazteen taldean (24 urtera artekoak), ostera, ondorengo bertsolariek kantau dabe:
Durangaldea:
Igor Galarza Intxausti
Ander Gerrikaetxebarria San Anton
Aitor Bizkarra Ruiz
Busturialdea:
Asier Galarza Garai
Mikel Retolaza Etxebarria
Koldo Gezuraga Seijido
Danera, Busturialdeko taldeak 406 puntu lortu ditu; Durangaldeak, ostera, 394.
Kanporaketa danak jokatu dira, eta orain finalaurrekoen txandea izango da. Lehenengoa bihar goizean, 11:30ean, jokatuko da Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Arratia/Txorierri eta Lea-Artibai egongo dira aurrez aurre. Bigarren finalaurrekoa, ostera, Sopelan jokatuko da martiaren 24an, eta gaurko talde irabazleak, Busturialdeak, Uribe Kosta izango dau zain.
Finalaurreetako irabazleek jokatuko dabe finala martiaren 26an, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.