Orain arte Bilboko Alondigea izenez ezagutu izan dan aisia eta kultura zentroak Iñaki Azkuna izena hartuko dau. Bilboko Alondigako Administrazino Batzordeak gaurdanik
Azkuna Zentroa izena hartuko dauen zentro honen izen barria onartu dau. Bilbo gaur bertan izan da izen aldaketearen lekuko. Izen barria eraikinean, webgunean, aldizkarian eta zentroaren komunikazino osogarri guztietan agertuko da.
Bilboko Alondigearentzat ohore handia da Iñaki Azkunari gorazarre egitea. Era horretan, esker ona erakutsiko deutso Bilbo barriaren arkitekto emozionalaa izan zanari. Horrezaz gan, Bilboko Alondigeagaz izan eban etorkizun-sena eskertuko deutso Azkunari, eraikinak 30 urtetik gora emon baitzituan ahaztuta Azkuna heldu arte.
Kontuak kontu, markaz ganezka dagoan munduan, bakuntasunera joten dabenek lortzen dabe arrakastea. Gure proposamenak sinbolo batean batzen dau izenaren indarra (erakargarritasun bisuala), eta, ikono nagusi horren itzalean, izena sartzen dogu, indarra areagotu, eta gomutagarri izateko.
Nortasun-aldaketa mugarri handi eta garrantzitsutzat hartu behar da, eta proiektuari emondako bultzada barri, bilakaera onuragarri eta ziztada itxaropentsu lez eszenaratu eta jakinarazo behar da.