Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre ailegau ziran buruz buruzkora. Aramaioarra izan zan nagusi atzera be. Karmele Madinabeitia Arabako eta Gasteizko bertsolaritzearen sustatzaile aitzindariak jantzi eutson txapela Agirreri.
Sei bertsolari izan ziran Arabako finalean, eta ondoko puntuazinoa lortu eben: Manex Agirre (583 puntu), Iñaki Viñaspre (554,5), Oihane Perea (380,5), Zigor Enbeita (375), Ruben Sanchez (370) eta Xabi Igoa (368,5). Marta Ugarte izan zan aurkezlea, eta Aintzane Irazusta, gai-jarztailea. Finaleko epaimahaia bost epailek osotu eben, hain zuzen be, Aitor Jimenezek, Ekaitz Elorriagak, Mikel Fernandez de Arroiabek, Patxi Aizpuruak eta Iker Elexpuruk.
600 lagun alkartu ziran Printzipal Antzokian. Aurten, sari-banatzaileak Gasteiz eta Araban euskalduntze prozesuan jarduten daben euskaltegiak eta Gasteizko Mintzalagun taldea izan dira. Holan, Arabako Bertsozale Elkarteak erakutsi nahi izan dau euskaltegiek eta mintzalagun egitasmoek egiten daben lana Arabako euskalduntze eta normalizazino prozesuan.