2015eko Kilometroen abestia aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 23a, 00:00

Urriaren 4an, Usurbilen, egingo da aurtengo Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia.  Jakoba Errekondo  agronomo eta paisajista usurbildarrak idatzi dau Lotzen gattunk kantea, eta herriko hainbat musikariren artean osotu dabe. Udarregi Ikastolea da 2015eko Kilometroaken antolatzailea.

Kantearen aurkezpenean esan ebenez, musikariek euren ideak alkarbanatu ostean, abestia osotzeari ekin eutsien. Aitatzekoa da -azaldu eben- abestiaren letrak shock egoeran itxi ginduzan hasiera batean, ezohikoa eta irregularra da eta, baina hori guztia gaindituta, letrearen magiak bizia hartu eban.

Abestiaren sortze-prozesua esperientzia barria izan da musikarientzat, eurek autortu ebenez. Dana izan da barria guztiontzat, ez dogu eta sekula alkarregaz jo, hasierako pausuetatik estudioko orduetaraino, gozau egin dogu alkarregaz.

Kilometroen jaiaren antolaketa guztia eta gauzatzen diran ekimen guztiak oinarri batzuetatik abiatuta egiten dabilzala azaldu eban ekitaldian Eñaut Telleria Ikastolen Elkarteko ordezkariak. Udarregi Ikastolea garatzen dabilen Hezkuntza Proiektu barria bultzatzeaz gan, 2015eko Kilometroetan auzolanean, inklusibidadean, jasangarritasunean eta parekidetasunean sakontzeko lehen harriak jarri nahi dira; harri horreen ganean eregi gura dogu, apurka-apurka, usurbildarrontzat, gipuzkoarrontzat eta euskal herritarrontzat nahi doguzan hezkuntzea eta herri eredua.

Abestia entzun gura izan ezkero, hemen.
 

Osorik irakurri