Aurrerantzean 'Elhuyar' aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 24a, 00:00

Arrazoi ekonomikoak tarteko, hilabetekari izatetik hiruhilabetekari izatera pasauko da Elhuyar Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria. Urtean lau zenbaki izango ditu papeleko edizinoak: martian, bagilean, irailean eta abenduan.

Holan adierazo dau  Elhuyarrek webgunean argitaratutako oharrean: Testuinguru ekonomiko gatx honetan, baliabidez urri gabilzan honetan (salmenten eta diru-laguntzen jatsierea), preminazkoa jaku 'Elhuyar' aldizkarian murrizketak egitea, Elhuyarren jarduerako beste arlo batzuetan lez. Aldizkariariagaz daukien konpromisoa nabarmendu dabe, edozein dala be argitalpenaren euskarria, papela edo Internet.

Elhuyar aldizkariaren zuzendari Eider Cartonek papelean ezin dana webgunearen eta sare sozialen bidez lantzeko asmoa azaldu dau martiko zenbakiaren berbaurrean, eta azpimarratu dau argitalpenaren lantaldeak lanean segiduko dauela, kopuruari eutsi ezinak kalidadean eraginik izan ez daian.

1986an sortu zan Elhuyar aldizkaria, zientzia eta teknologia euskeraz gizarteratzea helburu. Hile bitik behin kaleratu zan 1989ra arte, eta ordutik, hilero. Hogeita hamar urteko ibilbidea dauka proiektuak, zientziaren komunikazinoaren arloko Elhuyarren lehenengo produktua izan zan.  1.475 harpidedun ditu, eta 23.000 bisitari jaso zituen igaz webguneak.

Osorik irakurri