UPV/EHUk argitaratutako
Euskal Literatura itzulia. Bernardo Atxagaren lanak erdaretan liburuak itzulitako obren osoko argazkia eskaintzen dau. UPV/EHUko ikertzaile Elizabete Manterola Aguirrezabalagak esan dauen lez,
Euskal literaturea oso gaztea izan arren, azken 40 urteetan literatur lan horreek erdaratara itzultzea gero eta ohikoago da. Manterolak
ELI Euskal Literatura Itzuliaren katalogoan batutako lan itzuliei buruzko datuak ikertu ditu. Izendegi horretan agertzen dan moduan, 2012aren erdialdera arte 161 idazleren obrak 38 hizkuntzatara itzuliak izan dira. Datu horreek aztertu ondoren, Manterolak ikerketea Bernardo Atxagaren lanetan oinarritu dau, argitalpen itzuli gehien dituan autorea dalako (100 baino gehiago), baita hizkuntza gehienetara be (35 hizkuntza).
Argitaratuko Euskal Literatura Saila bildumako liburu horretan, Elizabete Manterolak ondorioztatzen dau euskeratiko itzulpenek euskal literaturearen produkzinoa indartzen, aberasten eta normaltzen lagundu dabela. Baina produkzino hori kanporatzea jarduera barria dala nabarmendu dau, izan be, 2000. urtetik aurrera erdaratze prozesua hazten joan da, eta beharrezkotzat joten da itzultzea euskal literaturea ezagutzera emoteko. Bilakaera hori ume eta gazte literaturan oso nabaria izan da. Lan horreek izan dira estadutako hizkuntzetara gehien itzuli diranak, batez be, gaztelerara. Halan da be, beste hainbat hizkuntza batzuetara heltzea (frantsesa, alemana edota ingelesa) idazle gitxiagok lortu dabe.
Kontuan hartu behar da euskerea hizkuntza gitxitua dala eta hizkuntza nagusiez (espainola eta frantsesa) inguraturik bizi dala. Beraz, —Manterolaren esanetan— sistema diglosiko horrek itzulpen prozeduran eragin nabarmena dauka. Esangura horretan, eginiko azterketak itzulpen bide desbardinak azaleratu ditu: autoitzulpena, autore eta itzultzailearen arteko lankidetza estua, eta zuzeneko zein zeharkako itzulpenak. Autoitzulpena gaztelaniara zein frantsesera itzultzean agertzen dan fenomenoa da; eta zeharkako itzulpena, barriz, beste hainbat hizkuntzarako bidean. Horrek esan nahi dau gaztelaniara egindako itzulpena iturri bihurtzen dala beste hizkuntza batzuetara itzultzeko.
Itzulpen estrategietan sakontzeko, Elizabete Manterolak Bernardo Atxagaren produkzinoa hartu dau aztergai, euskal literatur itzuliaren konplexutasuna bere osotasunean islatzen dauen egilea baita. Izan be, 2010. urtera arte Atxagak 35 hizkuntzatara ditu 100 liburu baino gehiago. Holan, bere obren itzulpenek abagune egokia eskaini dabe euskal literaturearen konplexutasuna aztertzeko eta urtez urte eraldatzen doan itzulpen errealidadea hobeto ezagutzeko. Atxagaren lana aztertu ondoren, ikertzaileak, besteak beste, ondoko ondorioak atera ditu:
- Gaztelaniazko testua agertzea lehenengo baldintzea da ondorengo itzulpenak argitaratzeko, eta bitarteko bersino hori testu iturri lez erabilten da beste hizkuntza batzuetara eroateko.
- Ale itzulian bertan agertzen dan informazinoa ez da beti osotua. Hau da, zenbaitetan euskerazko izenburuaren ordez gaztelaniazkoa agertzen da, itzulpenerako erabili dan hizkuntzea zein izan dan ez da zehazten eta gaztelaniarako itzulpen kasuetan itzultzailearen izenik be ez da argitaratzen.
- Autorea beti egon da gaztelaniazko itzulpenaren atzean. Beste hizkuntzetarako itzulpenei jagokenez, itzultzaileek hurretik jarraitu deutsie erabili daben iturri-testuari.
Ikerlanak beste itzulpen mueta bat agiri dau, jatorrizko konpilatua. Euskerazko zein gaztelaniakotik itzultzeko gai diranek bi testu ditue eskura: jatorrizko euskerazkoa eta autorearen eskuetatik igaro dan gaztelaniazko bersinoa, hori katalanaren kasuan gertatu dan moduan.
Bernardo Atxagak azken 20 urtean bi irakurlego eta bi hizkuntza ditu gogoan bere liburuak idazterakoan. Hasierako lanetan, Atxagak euskal irakurlegoa eban helburu (Obabakoak Espainiako Sari Nazionala jaso arte, batez be), eta Gizona bere bakardadean - El hombre solo lanetik aurrera euskal zein gaztelaniazko irakurlegoak ditu helburu nagusi. Bi sorkuntza mueta dira eta itzultzaileak gogoan izango dau sorkuntza prozesua zein dan.
Elizabete Manterolaren ustez, XX. mendera arte euskal literatur sorkuntzea oso murritza izan da eta, beraz, literatureak berak indarra hartu ahala itzulpena be joan da sendotasuna hartzen. Jakina, lehenengo eta behin, euskerarako itzulpenak izan dira, baina behin euskal literatur sistemea egituratzen hasita, XX. mendearen hondarrean hasi zan erdaretarako bidea zabaltzen. Eta XXI. mendean sartuta topau daiteke kanporako itzulpen gehien.
Euskal literatura saila bildumea
Jon Kortazar Euskal Literaturako katedradunak zuzendutako Euskal Literatura Saila bildumaren 14. alea da liburua. Bilduma horrek aztertzen dau XX. mendearen azken hamarkadetatik orain arte euskal literatureak izan dauen ibilbidea. Literatur genero bakotxari liburu monografiko bat eskaini deutso. Azken liburu horrek itzulpengintzea jorratzen dau.
Bestalde, liburu hau
Tralima-Itzulik Euskal Herriko Unibersidadearen barruko Ikerketa Talde Finkatuaren barruan kokatzen da. Talde horrek itzulpena eta kultura-aldaketak ikertzen ditu ikuspegi historiko batetik literaturan eta ikus-entzuneko hedabideetan. Horretarako teknologia barrien berezko tresnak erabilten ditu. Era berean, Espainiako Gobernuaren Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak babesten dauen
Traducción y censura en España (1939-1985): corpus textuales y contexto cultural ikerketa proiektuaren barruan be badago liburua.
Elizabete Manterola Agirrezabalaga
1982an jaiotako oriotarra UPV/EHUko Itzulpengintzan doktorea eta Letren Fakultadeko irakaslea da. Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI) sortu eban. Ikerketa lerro nagusietakoak ondokoak dira: literatur gitxituen itzulpena, harremanetako hizkuntzen arteko itzulpena, euskal literaturea, autoitzulpena, zeharkako itzulpena eta corpustan oinarritutako itzulpen ikasketak.