‘Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?’

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 26a, 00:00

Gazteen arteko euskera erabilerearen datu txarrak arduratuta, gazte talde bat dogu Elorrion, egoereari bueltea emoteko gogoz. Ebalixu da taldearen izena. Gure kezketatik abiatuta, herriko gazteakana jo dogu eurak euskerea zelan bizi daben galdezka. Batutako materialagaz ikus-entzunezko lan bat egin dogu, eta martiaren 28an proiektauko dogu Arriola kultur aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Hamazortzi elorriar gazte dira dokumentaleko protagonista. Hiru galdera luzatu deutseguz: Zer da zuretzat euskerea? Gazteon arteko erabilerea zelan ikusten dozu? Zelako egoerea izango dau etorkizunean euskereak Elorrion?. Erantzunak hogeita zazpi minutuko bideo baten batu ditue.

Arriolan dokumental hori ikusi eta gero eztabaidarako gune bat sortzea da asmoa. Gazteon artean idea eta sentsazinoak alkarbanatzeko aukerea egongo da zapatuan. Horrezaz gan, Ebalixuren aurkezpena egingo dogu, eta hemendik aurrera egin gurako geunkezan ekintzen barri emon. Talde zabala da gurea, eta parte hartu gura dauen edozein gazte ondo etorria izango da.


Kale erabilerako azken datuak

2013ko udabarrian egin zan Elorrion azken kale erabilera neurketea. Datuek azaleratu ebenez, 10 elorriarretatik 6,1 gara euskeraz berba egiteko gai, eta kaleko alkarrizketen % 33,3 izaten dira euskeraz gure herrian. Gazteon datuak ikusi ezkero, alde handiagoa dago ezagutza eta erabilerearen artean: Gazteon % 94,2 gara kapaz euskeraz berba egiteko, baina kalean gazteen artean izaten diranaelkarrizketen % 76,6 gazteleraz izaten dira, azterketearen arabera.

Osorik irakurri