Uribe Kostak irabazi dau XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 27a, 00:00

Lea-Artibairen kontra jokatu dabe bart finala Bilboko Kafe Antzokian; giro ederrean amaitu da XXIII. BBK Sariketea eta esandako moduan, Uribe Kosta eskualdeko taldeak irabazi dau XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketea. Lea-Artibairen kontra jokatu dabe finala, eta lagun giroan, final ederra osotu dabe danen artean Bilboko Kafe Antzokian.

Gazteenen taldean, 18 urtera artekoetan, ondokoak izan dira bertsolariak:

Lea-Artibai:

Aissa Intxausti Aburruza
Aitor Ruiz Urizar
Naroa Loiola Lejardi


Uribe-Kosta:

Maider Barañano Uribarri
Aritz Landeta Terceño
Unai Mendiburu Valor


Gazteen taldean, 24 urtera artekoetan:

Lea-Artibai:

Jone Larrinaga Dañobeitia
Alexander Idoeta Anakabe
Nerea Ibarzabal Salegi


Uribe-Kosta:

Peio Arando Barandiaran
Paule Loizaga Legarra
Inazio Vidal Gurrutxaga

Finaleko aurkezlea Begoñe Olabarria Astobiza izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Leire Etxebarria Gazteluk osotu dabe. Idazkari lanetan, barriz, Ione Narbaiza Gallastegi ibili da.

Ariketa danak egin ostean, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituan; Lea-Artibaik, ostera, 370.

Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceñori egokitu jako, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabar Larrañagari.

Osorik irakurri