Azkoitiko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 250 urte bete ditu, eta Euskaltzaindiak osoko bilkurea bertan egitea erabagi dau, Intsausti Jauregian. Batzarra goizean egin ostean, arrastian, Udalagaz batera, alkartearen omenezko agiriko bilkuran parte hartuko dabe. Amaieran, Peñafloridako kondearen Mozkorra barregarri operea komikoa antzeztuko da.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zan. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekimen antolatu ditue, tartean Akademiak atondutakoa. Arrastian, Jauregian bertan, agiriko bilkura egingo da, 17:00etan. Bertan, Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako presidenteak egingo dabe berba.
Ostean, Bergarako hainbat musikarik eta artistek egindako Peñafloridako Kondearen Mozkorra barregarri operearen moldaketa eskainiko dabe. Migel Angel Elkoro Berezibarren aurkeztuko dau emonaldia, eta kantariak ondokoak izango dira: Gorka Unamuno, Marije Ugalde, Julen Alberdi, Karlos Etxaniz eta Fran Martinez.