Bilbon domekan amaitu zan 19. Korrikaren balorazinoa egin dabe Asier Amondo Korrika arduradunak, Mertxe Mugika AEKren Koordintzaileak eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek. Bilbon ikusi genduan euskaltzaleen uriolea zoragarria izan zan. Bilboko kaleetan bizitakoa, goizean goizetik, Korrika honen adibiderik esanguratsuena izan da, adierazo dau Amondok prentsaurrekoan.
Korrikan, modu batean edo bestean, parte hartu daben guztiei eskerrak emon deutsiez antolatzaileek: AEK-ko kideei, batzordeetan parte hartu dabenei, Korrika kulturaleko ekitaldietan izan diranei, komunikabideei eta abar. Egundo egin dan Korrikarik handiena, jentetsuena, izan dala nabarmendu dabe balorazinoan. 2.500 kilometro horreetan inoizko jentetzarik handiena ikusi dogu: sekulako partehartzea. Eguraldia nahiko eskasa izan da, eta halanda guzti be, kaminoak, kilometroz kilometro, orokorrean, jentez ganezka ikusi doguz, esan dau Amondok. Hizkuntza baten alde munduan egiten dan ekimenik handiena dala bildur barik esan behar dogula erexten deutsa, eta hor be markak apurtu dira aurton, izan be kontinente guztietan egon da Korrika.
Hedapenari eta jarraipenari jagokonez, inoizko handiena izan da, Korrikaren arduradunan esanetan. Milaka lagun bihurtu dira, hain zuzen be, argazkilari, mezulari, esatari, sortzaile, Interneten eta eskuko trelefonoei esker.
Mertxe Mugikak hemendik aurerakoak izan ditu berbagai prentsaurrekoan: Euskerearen eta euskahalduntzearen erronka kolektiboa da. Guk, euskalgintzako eragile izanik, eskuak guztiz zabalik daukaguz alkarlenarako. Gonbite zehatza luzatzen dogu herri honen administrazio guztiak euskahalduntzeko eta, hizkuntz politika ekintzaile eta egokien bidez, herritarren ahalduntzea eta euskeraz biziteko nahia zenbat arinen bideratzeko. Mugikak azpimarratu dauenez, euskaltegien izaerea estrategikoa agirian geratu da.
Martiaren 19an, Urepelen hasi zan 19. Korrika, eta atzo amaitu zan, 2.500 kilometro egin ostean, Bilbon. Euskal Herri osoan zehar, milaka lagunek egin dabe bat Korrikagaz.