Design Corner Lehiaketako irabazle CookPlay proiektuak dendea zabalduko dau Bilboko Azkuna Zentroan. Ana Roquero Cookplay etxeko diseinatzaile arduraduna izan da aurkezpenean. Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Councilek eta Azkuna Zentroak antolatutako sariketa honen helburua da diseinua ardatz daben enpresen produktuak sustatzea, eta modu berean, nazinoarteko merkatuetan saltzeko daukien gaitasuna be kontutan hartzen da.
Igaz, Cookplay egongo dan leku berean Tako arte dendea egon zan. Espazio berezia sortu gura dau Ana Roquero diseinatzaileak, euren produktuak saldu ezeze, diseinura hurreratzeko lekua eskaini nahi dabe, eta erabiltzaileek alkartrukea izan. Ezkaratzeko tresneriaren salmenta gunea eta gure Jomon bajerearen sortze-prozesua azalduz, barrikuntza laborategia nahastauko dauen denda hibridoa sortu nahi dogu. Ikusleak zirriborroak, planoak eta prototipoak ikusteaz gan, gure bilduma barriak aztertu eta gure proiektu barrietan parte-hartzaile izan daitekez, azaldu dau aurkezpenean. Dendan bertan, erosleek aukerea izango dabe ontzietan Ana Juan ilustratzaileren irudiak ipinteko.
Bestalde, orain arte Shopak kudeatutako merkataritza gunea barriztau egingo dabe. Laster merkataritza proiektuak aurkezteko lehiaketea zabalduko dabe.