Euskadi Literatura Sarien 2015eko deialdia zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 31a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2015. urteko Euskadi Literatura Sariak arautu eta horretarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Zazpi modalidade ditu sariak, eta bakotxa 18.000 euro gordinez horniduta dagoz.

Euskadi Literatura Sariak zazpi modalidadetan banatuko dira: Euskerazko literaturea; Gaztelaniazko literaturea; Euskerazko ume eta gazte literaturea; Euskerazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazinoa; Euskerazko saiakera; eta Gaztelaniazko saiakerea. 18.000 euro jasoko dabe modalidade bakotxeko irabazleek. Saridunek, ganera, Euskadi Literatura Sarientzat Jose Ibarrola Bellidok eginiko "Liburu nabigatzaile" eskulturaren ale zenbatua be jasoko dabe.

Horrezaz gan, saritutako lanaren egileek (euskerazko itzulpenak izan ezean) beste 4.000 euro gordin jasoko ditue, saritutako lana jatorrizkoa ez dan beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Euskadi Literatura Sariak eskuratzeko aukerea argitaratze momentuan bizirik dagozan egileek idatzi, itzuli edo ilustrautako lanek daukie. Beharrok lehenengoz 2014. urtean argitaratuak izan beharko dabe. Kasuan kasuko modalidadean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso daben idazle edo ilustratzaileen lanak alde batera itxiko dira, nahiz eta aurrez azaldutako baldintzak bete.

Osorik irakurri