Nestor Basterretxearen artelanak ezagutzeko ibilbidea atondu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 1a, 00:00

Artista bermeotarraren hainbat lan dagoz ikusgai bere jaioterrian, berau da, hain zuzen be, artelan gehien dituana. Bermeoko Udalak horren barri emon gura deutsie bai herritarrei bai bisitariei be, horregaitik Basterretxearen lan guztiak batzen dituen ibilbidea liburuxka baten jaso dabe. Liburutxua debalde lortu daiteke, Bermeoko Turismo Bulegoan. Nestorren altxor bat daukagu Bermeon eta munduari erakutsi nahi deutsagu, adierazo dabe.

Liburutxuan Nestor Basterretxeak Bermeon dituan artelanei buruzko eta kokatuta dagozan lekuei buruzko informazinoa agiri da. Lameran dagoan Euskal Kosmogonia Saila, Frantziskotarren Klaustroan dagozan Hilarriak eta eleizako harresian txertaturik dagozan Ilargi Amandrearen Mamuak, eta Talan Izaro aurrean dagoan Benito Barruetaren omenezko monumentua jaso ditue. Horrezaz aparte, Bermeoko portuan dagoan Olatua eskulturea, Matxitxakon gudarien omenezko monumentua eta Sollubeko maldetan kokatutako Lurdeiako eskulturea be agiri dira argitalpenean.

 

Osorik irakurri