Euskal Herriko 32. Idazleen Biltzarra Saran

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 1a, 00:00

Apirilaren 6an, Pazko astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Urtero legez, idazleek beren liburuak saldu eta izenpetuko ditue goizeko 10:00etatik 18:00retara. Horrezaz gan, libru aurkezpenak, umeentzako tailerrak eta erakusketak be izango dira. Aurten, 120 idazle, 26 alkarte eta 23 argitaletxe batuko dira Saran.

Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu bertan: Bahnar deitu Salbaiak. Liburu hau Pierre Dourisbourek idatzi eban, frantsesez eta Jean Elissalde Zerbitzarik euskeratu eban. Henri Duhauk atondu dau edizinoa; Natalia M. Zaïkaren Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942; eta Txomin Peillenek prestautako Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892).

Beste aurkezpen batzuk be izango dira: Eneko Bidegainen Le Pays Basque et la Grande Guerre (Elkar); Association Itsas Begiaren Regard sur le patrimoine maritime basque. Itsas ondareari behakoa (Kilika); Tambourin Marikitaren Deux essais au nom des femmes (Maiatz); Patri Urkizuren 1914 -1918 Lekukoak (Maiatz); Dominique Duplantierren Sarako Etxeak/Maisons de Sare (Koegui).

Beste alde batetik, Kilika argitaletxe sortu barriaren aurkezpena be izango da Saran.

Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen daben biltzarra herriko kiroldegian egingo da, urtero legez. Aurten, I. Mundu Gerrari buruzko erakusketea egongo da, Euskal Herria eta Gerla Haundia (1914-18). Zer gelditzen da Gerla Handiaz? izenekoa. 

Osorik irakurri