'Txarriboda' pelikulearen estreinaldia, astegoien honetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 10a, 00:00

Begoña emazteak banatu gura dau, baina Franek ez, izan be horrek dana galtzea ekarriko leuke, familia, lana eta finantza planak. Zer egin? Ba, andrea hiltea, hori da arpegi biko enpresarioak erabagiten dauena. Plan ia perfektua pentsau dau, baina Klara ertzaina atzetik izango dau. Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda euskeraz filmautako pelikulea barikuan estrenauko da areto komerzialetan.

Hasieratik daki ikusleak nor dan hiltzailea, baina halanda be zuzendariek lortu dabe thriller-aren tensinoari azkenera arte eusten. Klara (Itziar Atienza) eta Fran (Mikel Losada) dira protagonista nagusiak, eta eurekaz batera ondoko aktore-taldea dago, Alvar Gordejuela, Aitziber Garmendia, Patxo Telleria, Ramon Agirre, Zorion Egileor eta Loli Astoreka. Gidoia Rebollok, Gordejuelak eta Maria Eugenia Salaberrik idatzi dabe.

Igazko udan filmau eben pelikulea, euskeraz, Bizkaiko hainbat lekutan, berbarako, Bakion, Gaztelugatxen eta Zugaztietan. Finantzaketea izan da gauzarik gatxena, zuzendariek eurek azaldu dabenez, izan be lan asko estrenau be ez dira egiten horregaitik. Pozarren dagoz, beraz, zinema-aretoetara ailegau dalako pelikulea. Euskal Herriko eta kanpoko hainbat aretotan proiektauko dabe Txarriboda astegoien honetan. Bizkaian, areto honeetan izango da ikusgai: Bilboko Multisen, Portugaleteko Ballontin eta Getxoko Getxoko Zinemetan.

Pelikulearen trailerra, hemen.

Osorik irakurri