'Matematikak eguneroko bizitzan' zikloa, apirilaren 16tik aurrera, Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 13a, 00:00

Hurrengo hiru eguenetan, hilaren 16, 23 eta 20ean, matematikearen ganeko hiru berbaldi izango dira Bilboko Bidebarrietan, Matematikak eguneroko bizitzan egitarauaren barruan. Lehenengo berbaldia Oviedoko Unibersidadeko Marta Martin irakasleak emongo dau, El misterio de las matemáticas de los Simpson. Hiru berbaldiak gaztelaniaz izango dira.

Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak eta Espainiako Matematiken Errege Akademiak antolatu dabe alkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroaren eta Radio Euskadiren laguntzinoagaz.

Matematikeak eguneroko bizitzan daukan presentziaz konturatu eragitea da zikloaren helburu nagusia. Izan be, gure eguneroko makina bat gauzatan dago matematikea: eskuko telefonoagaz egiten dogu deia, argazki-makina digitala erabiltean, kutxazain automatiko batetik dirua ateraten dogunean, Interneten sartzean eta abar.

Saioak Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:30etik aurrera, eta edonori zuzenduta dagoz, gazte, gurasoei, irakaslei edo matematikea gustetan ez jakieneai bere bai, antolatzaileek eurek adierazo dabenez. El misterio de las matemáticas de los Simpson izango da, apirilaren 16an, lehenengo berbaldia. Marta Martín Oviedoko Unibersidadeko irakasleak The Simpsons animazinozko telesail ezagunean matematikeak guztion eguneroko bizitzan dagozala erakustio dau.

Apirilaren 23an izango da bigarren berbaldia; Si acertaran siempre las previsiones del tiempo, los aviones no podrían volar (Impacto de la matemática no lineal en la vida cotidiana), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko Goran Stipcich-en eskutik. Fluidoen dinamikearen ikuspegia azalduko dau, hau da, biziaren oinarri dan airearen eta likidoen mobimentuarena. Azkenengo hitzordua hilaren 30an izango da. Madrilgo Unibersidade Konplutenseko irakasle Marco Castrillónek Matemáticas en color izango dau berbagai. Gizakion begiak koloreak ikusteko daukan prozedureak alderdi konpleju asko eskatzen ditu, biologia, fisikea, kimikea eta matematikea.

Osorik irakurri