Seiurte talde berriztarrak 'Ezpalak' estudioko siegarren lana aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 15a, 00:00

Zortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.

Iokin Elortzak (gitarrea eta ahotsa), Julen Oarbeaskoak (bajua), Ekain Elortzak (bateria) eta Iñaki Elorzak (gitarrea) dira Siurte taldea, eta lehenengo biek aurkeztu dabe behar barriak prentsaurrekoan, Bilbon. Seiurte bandeak osotzen dauen enborraren ezpala dira diskoak, eta seigarren hau izenburutik beretik ganera. Ezpalak kanta bat izan zan hasieran, Iokin Elortza egileak berak azaldu dauenez, eta ostean diskoaren izenburu bihurtu zan.

Gauza desbardinak eta barriak egitea sano gatxa dala baina, taldeak garapen bat daukala azaldu dabe. Musikari beste musikazale dirala autortu dabe, eta entzundako muskeak eragina daukala. British soinua da nagusia lan honetan be, rocka egiten dogu, rock modernoa, eguneratua.

Ordu erdi, zortzi kanta daukaz Ezpalak diskoak, intensidade handiko 30 minutu, nabarmendu dabe Iokin Elortzak eta Julen Oarbeaskoak. Ez dago baladarik tartean, arnasa harzteko be ez. Ez dakit zelan konponduko garen zuzenekoetan, ganeratu dabe umoretsu.

Abesti guztiak Elortzak idatzi ditu, neure burua dago berbetan, inoz baino gehiago, adierazo dau. Profit singlea nahikoa apokaliptikoa dala esan ei deutsie, edozeinTeleberri ikusi ezkero mundua amaitu gura gabilzala emoten dau.

Maiatzean makinatxu bat kontzertu ditu laukoteak: 1ean, Tolosako Bonberenean; 9an, Gorlizko Xurruten; 12an, Gasteizko Parralen; 15ean, Zestoako Gaztetxean; 23an, Durangoko Plateruenan; eta 28an, Bilboko Kafe Antzokian.

Osorik irakurri