Sasoi baten lekukoa da Su garaian (Baga-biga) zuzenekoa lana, Governors taldearen bederatzi urteko ibilbidearen laburpena, taldekideen esanetan. Hemeratzi kanta ditu diskoak, euren eta jarraitzaileen artea aukeratutakoak. Makinatxu bat zuzeneko ditue hemendik aurrera, baina 2016an deskantsau egingo dabe. Astegoienean Bizkaian joko dabe, barikuan, Ondarroako Beikozinin, eta zapatuan, Otxandion.
Gorvernors taldeko bost kideak izan dira aurkezpenean, JSang (ahotsa), Jorge Moro (bajua), Pako (gitarrea), Heloy Galan (bateria) eta Iñigo Zubizarreta (gitarrea). Eta eurekaz izan da bere Ritxi Aizpuru, Baga-biga diskoetxekoa. Aizpuruk aurreratu dau aurtengo kontzertuen ostean urbeteteko atsedenaldia hartuko dauela bandeak, datorren urtean disko barria prestetan hasi, eta 2017rako lan barria argitaratuk dabela. 2007tik parau barik gabilz, deskantsau gura dogu, trankil konposau kanta barriak, eta jenteari be deskantsua emon. Indartsu bueltauko gara, azaldu dabe.
Hemeretzi kantek osotzen dabe Governorsen lehenengo zuzeneko CD-DVDak, batzuk eurek aukeratu ditue, eta beste batzuek euren jarraitzaileek, sare sozialen bidez. Guk entzun nahiko geunkezan abestiak dira, gehienak jenteak esandakoak dira, adierazo dau JSang abeslariak. Orain arte kaleratutako lau diskoen laburpen antzekoa da, nahiko orekatua, lau diskoetatik dauka.
Urtarrilaren 24an grabau eben zuzenekoa, Bilboko Santa 27 aretoan. Edurte handia izan zan, eta gonbidapen asko lehiatilan geratu ziran. Geuk be heltzeko arazoak euki genduzan, atera kontuak!. Dana dala, jente asko batu eben, eta emoitzeagaz sano gustura dagoz. Gauza berezia egin nahi izan eban, eta kostata bada be, lortu eben azkenean. Eszenatoki biribila ipini nahi eben, jentea hurrago sentiduteko, argitu dau Iñigo Zubizarretak. Batzar eta buruko min askoren ostean lortu eben.
Naroa Gaintza (22M²) eta Zuriñe Hidalgoren (Hesian) kolaborazinoak izan ditue. Gure zuzenekoetan parte hartu dabe batzuetan, eta honetan be bai, gogoratu dau Heloy Galanek. Gaintzak Hienaren irribarrea abestian kantetan dau, eta Hidalgok, Kristal kolpatuak-en. Haritz Harreguy arduratu da nahasketez eta produkzinoaz, berau izaten dabe hain zuzen be zuzeneko teknikari. Bideoa Arteman enpreseak produzidu dau.
Behar barrirako idea batzuk badaukiez, antza danez, baina ez dabe gauza handirik aurreratu prentsaurrekoan. Esentzia ez i dabe aldatuko, baina aldaketaren bat egongo da. Dana ezin dogu kontau, amaitu dau Jorge Morok.