Euskadiko Jantza Alkarte Profesionalak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila eta Azkuna Zentroa-Alondigagaz alkarlanean, egitaraua antolatu dau nazinoarteko eguna ospatzeko, apirilak 29an.
Gaur, apirilaren 29an, Jantzearen Nazinoarteko Egunean, sortzaile eta konpainien erakusketea izango da Bilbon, Azkuna Zentroa-Alondigan. Saioa Sara Paniaguaren Un día / ocho horas performanceak hasiko dau. Artisteak 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara, eszenarauko dau bere sorkuntzea jentaurrean.
Arrastian,18:00etan, nazinoarteko mezua irakurriko dabe, eta ostean, Feedback, Horman Poster edo Organik konpainien lanak ikusteko aukerea izango dabe, Azkuna Zentroa-Alondigan bertan. 19:00etatik aurrera, ikusleek artistetakaz berab egiteko aukerea izango dabe. Horrezaz gan, egun guztian, ADDE-k sortu dauen jantza arloko lanen katalogoan dagozan konpainien eta sortzaileen sorkuntzen zatiak jasoten dituan bideoa ikusgai egongo da Kulturen Atariko pantailan.
Urtero, 1982tik, apirilaren 29an, UNESCOren ekimenez, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Ekimen horrek jentearen arreta jantzearen kulturara hurreratu gura dau, ikusle barriak erakarri eta prestakuntzeari garrantzi emon.