'Retour à Ithaque'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 24a, 00:00

- Zuzendaria: Laurent Cantet
- Gidoilariak:  Leonardo Padura, Laurent Cantet
- Interpreteak: Isabel Santos, Jorge Perugorría, Fernando Hechavarría, Néstor Jiménez, Pedro Julio Díaz Ferrán
- Produktorea: Borsalino Productions
- Generoa: Dramea
- Iraupena: 95 min.
- Herrialdea: Frantzia

Film hau Habanako terraza batean jazoten da. Laurent Cantet (Gela) zinemagileak eta Leonardo Padura idazleak lagun talde bat batzen dabe bertan, Amadeo lagun zaharra bueltau dala ospatzeko, Espainian erbesteratuta 16 urte pasau ostean. Hainbat personaiaren arteko alkarrizketa luze-luze bat da film hau, eta ez dira faltetan barreak, malkoak, sekretuak, erantzukiak, bete bako amesak eta abar. Kuban bizi dan egoera ekonomiko eta politikoa, gazteen ilusino eza eta nagusien desengainua dira ardatz nagusiak. Eta emoten dau itxaropenak ez daukala lekurik.

Baina antzerki kutsu nebarmenegia dauka, eta hori baino okerrago, momentu batzuetan komedia handi bat dala igarten da, zentzu gaiztoan. Batez be, alkarrizketa zehatz batzuetan ikusten da, déjà vu hutsa diralako.  Gogoratzen zara….? Interpretazino batzuk ez deutsie pelikuleari bape laguntzen, izan be aktore batzuen lana oso irregularra da.

Dana dala, film interesgarria da, nahiz eta ikusleari pazientzia apur bat eskatu.
 

Osorik irakurri