Maite Paliza Monduate historialariak idatzi dau Auzo-ikastolen proiektua eta haren garapena (1919-1938) liburua. Liburuan auzo-ikastolak sortu aurreko irakaskuntzearen egoerearen nondik norakoak azaldu ditu. Ikastetxe barriak sortzeko prozesua zehatz azaldu dau, zein arazo egon ziran, funtzionamendua eta abar.
Auzo-ikastolen proiektuaren hasierea 1919ko zemendiaren 26an izan zan, orduan aurkeztu eban-eta proposamena Juan Gallano Bengoetxea diputaduak. Palizak egindako ikerlanean argi agiri dira ume bizkaitarrak eskolaratzeko egozan arazoak, azpiegitura, ekonomia edo inguru geografikoaren mugak, orduko pentsamoldearen inertzia edo umeen lana tarteko zirala.
Eskolak martxan ipinteko hartu ziran neurriak azaltzen ditu egileak, eta horrezaz aparte, atalez atal, altzari eta ekipamenduen ezaugarriak aztertu ditu liburuan, eta auzoko-ikastolen funtzionamendu orokorra bere bai.
Maite Paliza Monduate Artearen Historiako katedraduna da Salamancako Unibersidadean, eta Bikaintasun zientifikoari María de Maeztu sariaren irabazlea be bada. XIX. eta XX. mendeetako artean aditua da, eta hainbat ikerketa egin ditu orduko eskultura, pintura, bildumazaletasun eta arte irakaskuntzako sistemei buruz. Berrehun argitalpen zientifiko baino gehiago plazaratu ditu.