Bertsozale Alkarteak Amasa-Villabona aukeratu dau urteko proiektu bati amaierea emoteko. Bederatzi hilebeteko ikastaroan landutakoa praktikan jarteko Gai-jartzaile Eskolako ikasleek jarriko deutseez gaiak bertsolari seikoteari. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Ane Labaka eta Igor Elortza izango dira kantuan maiatzaren 9an, Amasa-Villabonako Gurea aretoan, 22:30ean.
Sarrerak 5 euroan jarri ditu salgai Bertsozale Alkarteak. Amasa-Villabonan, Subijana etxean (Bertsozale Alkartearen egoitzan), RK tabernan eta Amasa kafetegian eskura daitekeZ sarrerak. Anoetan Itzuli tabernan eta Tolosan Orbela tabernan. Sarrerarik geldituko balitz egunean bertan saioa baino ordubete lehenago zabalduko da aretoko leihatila.
Gai-jartzaile Eskolea
Pasa dan urrian jarri eban martxan Bertsozale Alkarteak Gai-jartzaile Eskolea. Helburua bertsolari eta gai-jartzaileen arteko hartu-emonak indartu eta gai-jartzaile lanaz gogoetea egitea izan da. Bertso saioan parte hartuko daben bertsolari ia guztiak hizlari izan dira urritik maiatzera.